AISA, herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Lezon eta Oiartzunen

El 1 de octubre de 2019 se abre el plazo de inscripción.

 

 

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu bi herrietan AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Lezora eta Oiartzunera munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin, gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Eskolak urriaren 21etik otsailaren 14ra bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera izango da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak eskualdeko udal euskaltegietan eta AEKren euskaltegietan emango dira, baina lekua aldatzeko aukera ere izango da, hala nahi bada.

Izen-ematea

Izena emateko aukera izango dute 2019ko urriaren 1etik 10era (biak barne). Horretarako nork bere herriko udalaren euskara zerbitzura edo euskaltegira deitu edo joan beharko du:

  1. Oiartzungo Euskara Zerbitzua 943 49 38 42 (Fermiñene etxea –Aialde kalea, 2)
  2. Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegia 943 49 39 57 (Fermiñene etxea –Aialde kalea, 2)
  3. Lezoko Udal Euskara Zerbitzua 943 51 34 76 (Donibane kalea, 2)
  4. Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegia 943 51 91 44 (Donibane kalea, 12 behea)

Matrikularen prezioa 6 eurokoa izango da eta matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatu dute antolatzaileek. Horrez gain, ikasturte amaieran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dutela jakinarazi dute.

Etorri gurera!

aisa 2019 iraila kartela web


Oarsoaldea