Geroa ereiten

Zabalik da HAZILAN 11 egitasmoan izena emateko epea Oarsoaldean

“Nahiz eta formakuntza izan, ez dut nire lan egoera hobetzen, zer gehiago egin dezaket?” Hazilan egitasmoak lagun zaitzake.


Aurreko edizioetan lortutako emaitza baikorrak direla eta, Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa beste behin egingo du, gaur egun hainbat pertsonek beraien buruan darabilten galdera horri erantzuna emanez.  

Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko gaitu, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau bermatzen dute. 161 pertsona dira jada Hazilan egitasmoaren aldeko apustua egin dutenak eta %75etik gora lana lortu dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

hazilan 10.edizioko partaideak web

      

Baldintzak eta izen-emate epeak.

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira: 20 eta 44 urte bitarteko Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian edo jardunaldi erdiko kontratua izatea.

Izen-emate epea zabalik dago 2019ko irailaren 25 arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Oarsoaldea Garapen Agentziatik baldintzak betetzen dituzten guztiak izena ematera animatu nahi ditugu. Informazio gehiago nahi duenak 943 404 101 / 943 510 200 telefono zenbakira hots egin dezake edota olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi.

Izen-ematea online egiteko klikatu hemen

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus

hazilan 11 eusk




Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus