Geroa ereiten

AISA, herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Errenterian eta Pasaian

Irailaren 2an zabalduko da izena emateko epea


Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu bi herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Errenteriara eta Pasaiara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Ekimen honekin etorri berri direnek euskararazko lehen hurbilpena egitea nahi da, gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Eskolak urriaren 21etik otsailaren 14ra bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera izango da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak eskualdeko udal euskaltegietan eta AEKren euskaltegietan emango dira, baina lekua aldatzeko aukera ere izango da, hala nahi bada.

Izen-ematea

Izena emateko aukera izango dute 2019ko irailaren 2tik 23ra (biak barne). Horretarako nork bere herriko udalaren euskara zerbitzura deitu edo joan beharko du:

  1. Errenteriako Euskara Zerbitzua 943 449 613 (Merkatuzar –Pablo Iglesias kalea, 3–)
  2. Pasaia: HAZ, Herritarren Arreta Zerbitzua 943 344 034
  • Donibane: Donibane kalea 19
  • Trintxerpe: Euskadi etorbidea z/g (alkateordetza)
  • Antxo: Hamarretxeta kalea 24

Matrikularen prezioa 6 eurokoa izango da eta matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatu dute antolatzaileek. Horrez gain, ikasturte amaieran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dutela jakinarazi dute.

Etorri gurera!

aisa 2019 iraila kartela web

 



Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus