Donostiatik Pasaiara Lucretia belaontzi klasikoan

 

Del 10 al 17 de agosto, todos los días se podrá disfrutar del recorrido que realizará el velero clásico Lucretia desde Donostia-San Sebastián a Pasaia. Las salidas serán a las 11:00h desde el puerto de Donostia y tendrán una duración de 2h incluyendo además un aperitivo.

Astebetez Lucretia belaontzi klasikoan itsas-bidaia esklusiboak eskainiko dira Donostiatik Pasaiara. 2 orduko iraupena duen txango honetan, egurrezko belaontzi klasiko batean euskal kostaldeko parajerik ederrenetakoa kontenplatzeko aukera eskaintzen da.

Lucretia ontzia holandar belaontzi enblematikoa da, 1927an eraikia teka, haritza eta kaoba egurrarekin, bi gazte euskaldunek goitik behera zaharberritua. Ia 20 metroko luzera eta 180m2-ko bela-azalerarekin, egun esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera eskaintzen du.

Itsas esperientzia hau abuztuaren 10etik 17ra bitarte egin ahal izango da egunero. 11:00etan irtengo da Donostiako portutik, Kontxako badia inguratu eta Pasaiako norabidea hartuz, Uliako itsaslabarretatik pasa ondoren Pasaiako badiako bokale ikusgarrian sartuko delarik. Bidean, ingurua ezagutzeko azalpenak eta belaontziaren nabigazio tekniken inguruko esplikazioak emango dira, eta porturatu aurretik, aperitibo txiki bat ere bai. 2 orduko bidaiaren ostean Pasaian sartu eta Albaola Itsas Kultur Faktoria ondoko moilan geratuko da.

dca5159d-fcdf-4bef-834d-865c262593baja

Hemen nahi duen orok Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu ahal izango du. Bertan gure kostaldeko itsas historia ezagutzeaz gain, XVI. mendeko San Joan baleontziaren berreraikuntza zuzenean ikusi ahal izango dugu.

Baina honez gain, Pasaiak baditu beste aukera mordoa ere. Gure proposamena Albaolatik Pasai San Pedroko moilara doan bidea hartzea da. Pasai San Pedron, hirigune historikoa eta portuaz gain, Mater Itsasontzi Museoa ikusi dezakegu. Bertan arrantzaleen bizitza eta arrantza arte tradizionalak erakutsiko dizkigute, eta gainera hegaluzea dastatuko dugu itsasontziaren bisita honetan. Ondoren, Pasai Donibanera motoran pasatzean, hango hirigune historikoa eta Victor Hugoko Etxearen museoa bisitatu ahal izango ditugu. 

Donostiarako buelta autobusez egin ahal izango dugu, bai Pasai San Pedrotik bai Pasai Donibanetik. Txangozaleenek ere badute oinez itzultzeko aukera, Ulia mendia zeharkatzen duen ibilbidetik zehar, eta honela, egin dugun itsas ibilbidearen beste ikuspegia izango dugu, kasu honetan lehorrean. 

Irteera hauek egiteko online erreserbak www.sansebastianreservas.com web orrian edo 943 41 51 51 eta 943 41 51 53 telefonoetan egin ahal izango dira, eta baita Donostiako Explore San Sebastian Region turismo bulegoan (Boulevard, 6) ere.

Bidaiaren prezioa 35€-koa da helduentzat, eta doan 0 eta 3 urte arteko haurrentzat.

Zerbitzu hau Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Gipuzkoako Aldundiko Turismo Sailaren eta Ostarte Sailing enpresaren  arteko elkarlanaren emaitza da.    

Birritan pentsatu gabe animatu zaitez itsas bidaia zoragarri hau egitera!


Oarsoaldea