Aiako Harriko Parke Naturaleko Listorreta-Barrengoloiako informazio-bulegoa, zabalik

 

 

Un año más abre sus puertas la oficina de información del área de Listorreta-Barrengoloia, una de las principales puertas de acceso al Parque Natural y ZEC de Aiako Harria, situado en Errenteria.

Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Urdaburuko gailurra, Añarbeko baso erreserba, Malbazar, Aldura eta Pagosardeko hezeguneak, eta abar.

Horrez gain, udaran irteera gidatuak  eskainiko dituzte aipaturiko guneak ezagutzeko. Bertako kultura-ondare eta bioaniztasun-maila altuak gida aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, eta Natura 2000 Sarearen barruan babestuta dago.

Informazio puntua azaroaren 3a arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:

Ostiraletan: 10:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Argibide gehiagorako:

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / http://ingurumena.errenteria.eus/eu/ingurumen-gaiak/erabilera-publikoa/518-listorreta-barrengoloia-aisialdi-eremua


Oarsoaldea