Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, saria
La iniciativa “Paper-kontuak euskaraz nahiago” ha dado a conocer las personas ganadoras en el sorteo realizado el 5 de julio.
2018. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin zieten Oarsoaldeko lau udalek eskualdeko zergadun guztiei joan zen martxoaren amaieran. Aitorpena euskaraz egin eta zozketa batean parte hartu nahi izan duten zergadunen artean bi lagunentzako otordu goxo bat zozkatu da herri bakoitzean. Uztailaren 5ean egin zen zozketa eta honako hauek izan dira saridunak:
ERRENTERIA
Errenterian Idoia Arbelaitz gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Idoia ezkerretara, Itziar Ostolaza zinegotziarekin batera. Zorionak, Idoia!
LEZO
Lezon Ekaitz Bravo gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Ekaitz eskuinetara, Jesus Mari Martiarena alkatearekin eta Kaialdeko Josetxo Burladarekin batera. Zorionak, Ekaitz!
OIARTZUN
Oiartzunen Ana Etxeberria gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Ana, Eneritz Arbelaitz alkate ordearen alboan eta Intxixu jatetxeko kide guztiekin. Zorionak, Ana!
PASAIA
Pasaian Iñigo Arraras gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Iñigo erdian, eskuinean Loreto Osa zinegotzia eta ezkerretara rKa aholkularitza-enpresaren arduraduna dituela. Zorionak, Iñigo!
Eta gogoan izan, “Paper-kontuak euskaraz nahiago”!