Geroa ereiten

UZTAILAREN 9AN INDUSTRIARI LAGUNTZEKO PROGRAMEN ZABALKUNDE-JARDUNALDIA

Ekitaldi honetan ezagutzera emango dira industria finantzatzeko dauden programak eta enpresen zerbitzura jarriko diren aholkularitza-zerbitzuak.

Azken hamarkadan euskal enpresek aurrerapausu handiak lortzen ari dira. Hain zuzen ere, euskal enpresak babestea eta bultzatzea du helburu Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Industria eta ETEen Idazkaritza Nagusiak eta Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI). Horiek horrela, uztailaren 9an jardunaldi hau egingo dute Bilbon enpresentzat, industriari laguntzeko beraien helburuari jarraiki.

Jardunaldi honen helburua da ezagutzera ematea enpresei zeintzuk diren SGIPYMEk industria finantzatzeko dauzkan programak eta enpresen zerbitzura jarri dituen aholkularitza-zerbitzuak, batik bat, Financia_Industria aholkularitza-zerbitzua.

Horrez gain, jardunaldian alde biko elkarrizketak egingo dira, proiektu zehatzak lantzeko: Financia_Industria aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatuaren eta ETEen Zuzendaritza Nagusiko teknikari baten bitartez zure proiektua lantzeko aukera izango duzu. Elkarrizketa bat hitzartu nahi baduzu, eskatu ezazu posta elektroniko bat bidaliz helbide honetara: financia_industria@mincotur.es

 

JARDUNALDIA                

Noiz: Uztailak 9                   

Non:  Plaza Bizkaia Eraikuntza, Auditorioa beheko solairua (Alameda Urquijo, 36, Bilbo)

Ordutegia: 10:45 – 12:00

EGITARAUA


10:45

Harrera enpresa parte-hartzaileei

11:00

Jardunaldiaren hasiera

Iñaki Tellechea Fernández
Enpresa Sustapeneko zuzendaria

 

11:10

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa: Industriako manufaktura sektoreari finantza arloko laguntza emateko programak

Juan Ignacio Moratinos Alonso
Industria eta ETEen Zuzendaritza Nagusiko teknikaria. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa

11:25

Solasaldia eta eztabaida

11:45

Amaiera

Iñaki Tellechea Fernández
Enpresa Sustapeneko zuzendaria

Izen-ematea

Izen-emateak hemen 

logoak spri

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus