Geroa ereiten

Martxan jarri berriak diren proiektuentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Autonomo edo Ondasun Erkidegoetako bazkideen proiektu berriek eskaera egin aurretik gauzatu dituzten inbertsioak eta datozen 6 hilabetetan egingo dituzten sustapen-, funtziomanedu- eta kudeaketa gastuak diruz laguntzeko eskaera egiteko epea zabalik dago.

 

30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.

Ekainaren 28an argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi programa hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan,  eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da 2019ko uztailaren 1ean hasi eta  2019ko uztailaren 29an amaituko da.

 

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da. Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da. Autonomo eta Ondasun Erkidegoetako bazkideek egin ahal izango dituzten eskaerak Lanbideren bulegoetan.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

-          Aktibo finkoetan egindakoa inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)

-          Datozen 6 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

 

Inbertsioetarako diru-laguntza:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2019/apei-2019/

 

Gastuetarako diru-laguntza:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2019/apec_2019/

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus