Hondarribiko Rafael jatetxea 2019ko bakailao pintxo hoberena

 

Le acompañan en el pódium el Aratz, segundo premio, y Karlos Argiñano tercero.

Rafael jatetxea izan da Gipuzkoako V. Bakailaozko Pintxo Txapelketaren irabazle handia. Ekimena Pasaiako Udaletxeak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak sustatu dute. Honez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta D.O. Ruedaren babesa jaso du, baita Eguillor, Bacalao Santymar, Berzosa, RJ, La Barajilla, Café Baque, Makro, Pago de Cirsus eta Cebanc enpresen laguntza ere. Txapelketa Baseclick enpresak antolatu du.
Sari banaketa Pasai Donibaneko Kulturgunean izan da. Aurretik final handia ospatu da eta 14 sukaldari finalistak bere pintxoak zuzenean prestatu dituzte epaimahaiaren eta bertaratutako jendearen aurrean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari den Maite Cruzadok ekimen hauek Gipuzkoako ostalaritzaren indarra eta kalitatea erakusten dutela adierazi du. Pasaiako alkatea Izaskun Gomezek txapelketaren egoitza Pasaian izatearen poza adierazi du, bertako aberastasun gastronomikoari garrantzia ematen laguntzen diolarik.
 
patro bacalao2

argazkia: Babesleak, irabazleak, parte-hartzaileak eta epaimahaiko kideak.

 
 
Iosu Carrión sukaldariak jantzi du irabazlearen txapela eta honekin batera saria: 500€ MAKROn erosketak egiteko eta baita diploma bat ere. Garaipenagatik oso pozik, “irudimenaz eta lanaz egin dugun pintxoak saria jasotzeak eman digun poza” adierazi du. Maite Cruzado eta Izaskun Gomezen eskutik jaso du saria.
 
gana bacalao2

argazkia: ezk. esk. Mikel Martinez, lehiaketaren antolatzailea, Maite Cruzado Turismo Zuzendaria, Iosu Carrión Bar Rafaelekoa, Izaskun Gomez Pasaiako alkatea, Alejandro Vergara Bar Rafaelekoa, Sonia García, txapelketaren antolatzailea eta Borja Basozabal Makrokoa.

Bere “Talo Lao” pintxoa arto-irinez, bakailao-irinez eta gurinaz egindako taloa da, betegarri bereziarekin: bakailao-tripakien eta piperren errekia, bakailao-krema fina, tipulina, bakailaolauzak tenperatura baxuan, azafrai-aliolizko pilpil saltsa, pepino-kimuak eta bakailao kurruskaria.
 
pintxo bacalao2

argazkia: Pintxo irabazlea “Talo Lao”.

Gipuzkoako V. Bakailaozko Pintxo Txapelketan Gipuzkoa osoko 39 establezimenduk hartu dute parte bi astez, bakailaoa osagarri nagusi izan duten proposamen gastronomikoekin lehiatu dutelarik.
 
Bigarren sailkatua Donostiko Aratz izan da, Zabaleta anaiaren agindupean dago sukaldea eta Jesus Berzosa Distribuciones Berzosa enpresakoaren eskutik jaso dute saria.
Hirugarren saria Zarautzeko Karlos Argiñano establezimenduarentzat izan da eta diploma Mikel Corcuera kritikari gastronomikoaren eskutik jaso du.
 
Finaleko epaimahaia hauek osatu dute: Mikel Corcuera eta Oraitz García kritikari gastronomikoak; Jesus Berzosa, Distribuciones Berzosa enpresaren zuzendaria, Felix Manso Ibarla jatetxeko Felix Manso sukaldaria, eta “El Mercao” jatetxeko Jorge Otxoa, orain arteko Euskal Herriko pintxo txapelduna eta epaimahaiko lehendakari izan dena.
 
Jorge Otxoak, epaimahaiaren izenean, aurkeztutako pintxoen kalitate handia azpimarratu du eta irabazlea aukeratzeko izan duten zailtasuna adierazi du.
Epaimahaiak irabazlea aukeratzeko izan duen zailtasunaren ondorioz, Donostiako Zerukori Aipamen Berezia ematea erabaki du. Honez gain, sari berezia eman da ardo zuriarekin hobeto bat egiten duen pintxoarentzat, D.O.
 
Ruedaren babespean. Hondarribiko Gran Solentzat izan delarik. Beste sari bat ardo beltzarekin hobeto bat egiten zuenarentzat izan da, Cirsuseko Bodega Pagoren eskutik, eta hau ere Hondarribira joan da, Bi Ondar jatetxera hain zuzen. Pintxo tradizionalaren saria Pasai Donibaneko Ziabogarentzat izan da. Eta berritzaileena Beasaineko Dolarearentzat. Sare sozialak gehien eta hobeto erabili dituzten establezimenduaren saria Donostiako Txuletarentza izan, da eta estetika saria Donostiako Trakamundanarentzat.
Txapelketak helburu argia dauka: bakailaoaren kontsumoa sustatzea produktua indartzen duten kalitatezko sorkuntzen bitartez. Bakailaoa euskal gastronomiaren produktu tradizionaletako bat da.
 

Informazio gehiago:

 
 
 
 

Oarsoaldea