Geroa ereiten

Gaurkotasun albisteak eta Ekitaldiak

Eskualdeko ekintzen agenda begiratu eta Oarsoaldeak ze ekitalditan parte-hartu duen ezagutu ezazu.

 

 

2011(e)ko maiatzak 03

Lezoko hirigune historikoaren birgaitze integraleko arearen deklarazioa

Maiatzaren 3an, Lezoko Kultura Aretoan, eguerdiko 12:00etan, Lezoko Hirigune Historikoaren birgaitze Integraleko Arearen deklazarioaren aurkezpena egin zen. Bertan, Lezoko Alkatea den Haritz Salaberriak eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Lehendakari  Ander Pozak parte hartu zuten.


zona-ari-lezo

Deklarazio honen ondorioz, eta Oarsoaldearen Hiri Berriztapen bulegoaren bitartez, Lezok, orain arte egindako kaleak, plazak eta parkeak berriztatzeko lanei jarriki, Hirigune Historikoaren birgaitze osoa ematea du helburu. Horretarako, BIRGAITZEKO LAGUNTZEN ESPARRUA zabaltzen da, eta Hirigune Historikoko biztanleek eraikinetan edota etxebizitzetan egindako obra lanengatik Eusko Jaurlaritzaren eskutik lor ditzaketen diru-laguntza guztiak jasotzea bermatuko da.

Ander Pozaren hitzetan, "joan den mendean eman zen hiri-hazkunde bizkorraren ondorioz, egun gure herrietako Alde Zaharrak narriaturik aurkitzen dira, eta hauen artean Lezoko Hirigune Historikoa". Administrazioen eta bertako bizilagunen esfortzuarekin, guzti hau zuzentzen ari da eta honela, lehentasuna ematen zaio dagoeneko eraikita dagoena hobetzeari urbanizatze plan berrien gainetik.

Dossierra deskargatu

2011(e)ko apirilak 15

Eskualdeko ekintzaileak laguntzeko hitzarmena sinatu dute Oarsoaldeak eta Oinarrik

OARSOALDEAk eta OINARRIk enpresa berrien sorrera errazteko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Eskualdeko ekintzaileei finantziazio lortzeko erraztasunak ematea da hitzarmenaren helburua. Akordioari esker, eskualdeko enpresek finantziazio baldintza hobeak izango dituzte eta finantziazioari buruzko doako aholkularitza jasoko dute Oinarriko adituen eskutik.

2011(e)ko apirilak 15

"Kontaidazu ipuin bat" ekimeneko IPUIN SORTAren aurkezpena

Joan zen udazkenean "KONTAIDAZU IPUIN BAT" ekimenaren III. edizioa jarri zuten abian Oarsoaldeko Euskara Batzordetik. Eskualdeko 6 urte arteko haurren guraso, aiton-amona eta izeba-osabei ipuin labur bat asmatu edo klasiko bat moldatu eta haiei helarazteko eskatu zieten berriz ere, ipuinak audio euskarrian nahiz idatziz bidaltzeko aukera emanez. Hirugarren edizio honen fruituak aurkezteko elkartu dira gaur hemen.

2011(e)ko apirilak 12

Oarsoaldearen hiri berriztapenerako Saila eta diru laguntzen aurkezpena

Apirilaren 12an, eguerdiko 12:00etan, Oarsoaldearen prentsa aretoan Hiri Berriztapen Zerbitzuaren emaitzen garapen positiboaren eta laguntzen eta etorkizunerako erronken aurkezpena egingo da. Bertan, eskualdeko lau udaletxeetako ordezkariek parte hartuko dute, baita garapen agentziako lehendakariak ere, Ander Poza (Oarsoaldearen Lehendakaria), Juan Carlos Merino (Errenteriako Alkatea), Haritz Salaberria (Lezoko Alkatea) eta Aitor Etxeberria (Oiartzungo Alkatea).

2011(e)ko apirilak 01

SMS lehiaketaren sari banatzea

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek, urtero bezala, gazteei zuzenduriko SMS lehiaketa antolatu dute Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez. Beste hainbat egitasmoetan bezala (hitzarmengintza-Eskolatik Kalera, Kuadrillategi, Eskola kirola, Lanbide Heziketaren euskalduntzean eragiten eta abar), ekimen honen helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da.

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus