Geroa ereiten

Aurreko urtean establezimendu desberdinek Errenteriako udalak eskaintzen dituen EKITERA diru-laguntzak jaso zituzten irekieran laguntzeko. SAGASTI ELIZONDO, dekorazio-interiorismo estudioa, diru-laguntza hauen onuraduna izan zen. Beraiekin hitz egin dugu.

sagasti-5-web

Zer da Sagasti Elizondo dekorazio enpresa?

Etxebizitza eta merkataritza lokalen eraberritze eta zuzendaritza obra proiektuak egiten dituen dekorazio-interiorismo estudio bat da.

Dekorazio proiektuaren fase guztiak eta eraberritze obraren gauzatze prozesuak kontrolatzen ditugu, emaitzak bezeroak espero dituenak izan daitezen.  

Nola sortu zen ideia?

Gure lanbideek sortze lan bat garatzen dutenez, beti pentsatu izan dugu, norberak bere aldetik, gure kontura lan egiteko aukeran.

Beste baten kontu, dekorazio estudio berean hainbeste urtetan batera lan egin ondoren, gure esperientzia batu eta gure enpresa propioa sortzeko aukera ikusi genuen.


sagasti-2-web

Zer da zuek bezalako enpresengandik desberdintzen zaituena?

Gure sorkuntza pertsonala gehienbat, proiektatzerako orduan gure irizpide estetiko eta praktiko propioa.

Gure enpresa proiektuan estetika ez dagoela ekonomiarekin lehian transmititu nahi dugu, eta baita gure zerbitzuak kontratatuta bezeroarentzat errentagarriagoa izan daitekeela, izan ere, gure materialen ezagutzarekin eta hauen arteko nahasketarekin estetikan emaitza bikaina izatea lor dezakegu, prezio egoki batean.

sagasti-4-web

Zure ustez zuen enpresak zer eskaintzen dio gizarteari?

Merkataritza lokalen irekierak beti gehitzen diote balioa inguruari, beraz, lokal ireki bat kaletik dabilen jendearen bizitza eta mugimendua da. Jarduera berri batek ikusmina sortu eta freskotasuna gehitzen du.

Pertsona sortzaileak eta praktikoak gara, pertsonekin eta gure inguruarekin dugun harreman zuzena baloratzen dugu; herriaren zati bat izatea eta ekitaldi herrikoietan kaleko giroaz disfrutatzea gustatzen zaigu.

Guk ere gure ekarpena egin nahi diogu Errenteriako Alde Zaharraren hobekuntzari gure presentzia eta sorkuntzarekin, denbora luzez itxita egon den merkataritza lokal bat abian jarriz. Era berean, lekuko merkataritza mix-a hobetzen laguntzen dugu inguruan existitzen diren jardueren ezberdina den bat martxan jarriz, egungo interiorismo estudio bat irekiz, hurbilekoa eta dinamikoa. Gurea bezalako interiorismoko estudio bat eskuragarri izanik, ingurua bere instalakuntza eta etxebizitzak hobetzearekin mesedetu eta animatu daiteke.

Ingurugiroak ere kezkatzen gaitu, beraz, eraberritze obrak proiektatu eta burutzerako ordurako lan eredu interesgarri baten alde egiten ari gara, honekin hondakin gutxiago sortu eta kostuak jaisten ditugularik, Restyling-a.

sagasti-3-web

Non eta nola ikusten duzu zuen burua hemendik 5 urtetara?

Leku berean, baina jada merkatuan finkatuak, ezagunak eta ingurukoen aitortzarekin.

Ze laguntzak jaso dituzue?

Lehenik eta behin jaso dugun laguntza, gure familiaren eta lagunen bultzada izan da proiektu hau abian jar genezan.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren babes izugarria ere jaso dugu, gure hastapenaren kokapenean laguntza tekniko, moral eta fisikoa eskaini digutelarik.

Errenterian enpresa berrien sorkuntza sustatzeko, Errenteriako Udalaren EKITERA diru-laguntza ere jaso dugu, 2014-2015eko deialdian, eta eskertzekoa da.

Non aurkitu dezakezu Sagasti Elizondo?

Errenteriako Alde Zaharrean gaude, Santxoenea kalean, 31. zenbakidun etxabean, www.sagastielizondodecoracion.com webgunean, sare sozialetan eta, honez gain, behar gaituzten edozein leku edo txokora joaten gara arazorik gabe.

sagasti.elizondo@gmail.com  /  679 70 39 44  /  605 76 53 16

sagasti-1-web


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus