Geroa ereiten

Eskaintzaren xehetasunak

Ikus-entzunezkoetako eta eszenatokiko bi teknikari laguntzaile (19-9498)

Enpresa: Errenteriako udala
Helbidea: Errenteria
Udalerria: Errenteria
Eskaintzaren deskribapena: Ikus-entzunezkoetako eta eszenatokiko bi teknikari laguntzaile hautatzeko deialdia, Errenteriako udalarentzat, aldi baterako programa bat burutu dezaten urtebetez, luzatzeko aukerarekin. Laneko ordutegia izango da astelehenetik igandera, dagokion egutegiari jarraiki. Hileko soldata gordina gutxi gorabehera: 2570,46 euro. Horretarako epea 2019ko abuztuaren 19tik irailaren 6ª artekoa izango da (biak barne). Oinarriak: interesatuek eskura ditzateke udal web-orrian.
Baldintzak: Ezinbesteko baldintzak, besteak beste: derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo Eskola Graduatua izatea. Euskarako 2. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea. Ezagupen teorikoko proba bat eta merezimenduen lehiaketa.

Lan eskaintza interesatzen bazaizu, bete ondoren azaltzen den eskabidea eta txertatu zure kurrikuluma. Eskaera guztiak aztertuko dira eta hautatuak diren pertsonekin harremanetan jarriko gara hautaketa prozesuan parte-har dezaten.

 

Zuk eskuratzen dizkiguzun datuak “ENPLEGUA” izeneko fitxategi automatizatuan sartuko dira eta horren arduraduna OARSOALDEA, B.A. izango da. Bere helburua laguntzen eta dirulaguntzen berri ematea; kontsultak, iradokizunak eta langile-eskaerak erantzutea, enpresa-zerbitzuak eskaintzea eta jarduera hedatzea da. Fitxategia Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaio eta datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurriak ditu.

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, Datuak Babesteko Oinarrizko Legeak espresuki aitortzen duen ikusteko, zuzentzeko, kentzeko eta errefusatzeko eskubidea izango duzu. Horretarako, dbol-lopd@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez Segurtasuneko Arduradunarekin harremanetan jarri eta fitxategiaren izena adierazi beharko duzu.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus