ETXEKO-LAN Zerbitzua
ETXEKO-LAN zerbitzua
ETXEKO-LAN, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak hobetu, beren lan baldintzak bermatu eta aldi berean, eskualdeko familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua martxan jartzea helburu duen zerbitzua da.
Zerbitzuaren hartzaileak, batetik, etxeko-lanerako edo zaintzarako pertsona bat behar duten familia edo partikularrak dira eta bestetik, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egin nahi duen edo lanean dabilen edonor.
FAMILIENTZAT
Doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua; pertsona bat kontratatu behar denean jarraitu behar diren pausuak argitu, lan eskaintzen kudeaketa eta hautaketa prozesuan laguntza.
LAN EGIN NAHI DUTEN PERTSONENTZAT
Lan eskaintzetan parte hartzeko lan poltsa zerbitzua eta prestakuntza eta kontratazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza.
Servicio apoyado por Lanbide - Servicio Vasco de Empleo.
Era berean, etxeko-lanetan edota zaintzan lan egin nahi duten pertsonen gaitasunak ere hobetu nahi ditugu eta honenbestez, prestakuntza ikastaroak eskaintzen dira. Besteak beste, lan bilaketa nola egin, euskara ikasteko ikastaroak eta menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko eskatzen den ziurtagiri profesionala eskuratzeko aukera ematen dugu.
Oarsoaldearen Enplegu Zerbitzua
Olibet 6, 20100 Errenteria943 510 200
olibet@oarsoaldea.eus
Bezeroari arreta zerbitzua: 09:00-14:00