LORE-BAKARRA KONPONTZEKO TAILERRA HABIAN! HAZITEGIAN

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea y la experta en joyería y floristería Idoia Lizeaga Iturralde, dentro del programa de actividades del semillero colaborativo Habian!, han organizado un taller de floristería el 26 de febrero a las 16:00 horas en Torrekua (Errenteria).

 

Lore nagusi bat nola prestatu ikasiko dute bertaratzen direnek, lore eta berdeekin jolastuz eta beste dekorazio-material batzuen laguntzaz, barne–dekoraziorako apaingarri gisa erabiltzeko.

 

 

Tailerrak 2 orduko iraupena izango du eta Idoia Lizeaga Iturralde sortzaileak gidatuko du. Idoia Habian! Fabrika Kreaktiboa hazitegi kolaboratiboan lanean ari da egun, beste bi bitxigilerekin batera.

 

Idoia Lizeaga

Idoia bitxigilea da, natura da bere inspirazio iturri eta loregintzaren bidez sortutako artea naturarekin lotzea bilatzen du, eta zergatik ez, soinean eraman.

Lore-saltzaile profesional gisa bide luzea egin du, Land Art instalazioetan (Girona temps de flors, besteak beste) parte hartu eta Escola D’Art Floral de Catalunyan irakasle aritu eta gero, Euskal Herrira itzultzearekin batera, ibilbide berria hasi zuen Idoia Lizeagak Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan, ekitaldien koordinazioaz arduratuz eta ikastaroak emanez, Fraisoron bertan eta  Gipuzkoako Merkataritza Federazioan bazkide diren lore-saltzaileei (Donostiako Bulevard-eko kioskoaren dekorazioa; Lorearen eta Landarearen Merkatuaren baitan Tolosako San Francisco pasealekuan zintzilikako dekorazioa).  

Ikastaroak burutzen ditu sektoreko profesional zein afizionatuentzat (Zinemaldia, Lur Kolektiboarekin; “Sagaruzta” eta “Maiatza loretan” Sagardun Astigarragako Sagardoaren Museoaren eskutik).

 

 

 

https://www.idoializeaga.com/

idoialiceagaweb

 

Laster bere egoitza  Errenteriako ARTISAU AUZOAN izango du, Erdiko kalea 15, bertan aukera izango da mota honetako tailerrak jasotzeko.

 

Tailerra norentzat

Tailerra loregintza munduan ezagutzarik ez duten helduentzat zuzenduta dago (edota 12 urtetik gorako haurrentzat) eta gutxienez 6 parte-hartzaile eta  gehienez 12 izan beharko dira saio bakoitzeko. Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzari esker, tailerrak 10 euro balioko ditu laguneko.

Ez ezazu galdu aukera!

Erreserba eta izen-ematea

Izena emateko epea otsailaren 25ean bukatuko da edo tailerraren 12 tokiak betetzen direnean, izen-emate ordena errespetatuz.

Izena emateko lehenengo erreserba egin behar da hauetako edozein bideetatik:

Emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus

Telefonoz: 943 494 129

Izen-emate orria: LORE BAKARRA KONPONTZEKO TAILERRA  

 

Loreak maite badituzu edo haiekin lan egiteko zenbateko abilezia duzun ikusteko, aukera aparta duzu. Anima zaitez!

 

Ekonomia eraldatzen sorkuntzan eta elkarlanean oinarrituz

Habian! egitasmoaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko. Horretarako bi haztegi jarri ziren martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, arte diziplina hau herritarrarengana gerturatu nahi da, beraiek sortutako dekorazio elementu bat etxera eramateko aukera emanez.

 

Harremanetarako:

habianfabrika@oarsoaldea.eus

943.494.129

 

lore-bakarra-eusk-web

 

 

 

 


Oarsoaldea