ARDO DASTATZE IKASTAROA OARSOALDEKO EUSKALTEGIETAN
Los seis euskaltegis de la comarca recibirán estos días unos talleres para saber diferenciar los distIntos vinos que podemos encontrar en el mercado por parte del hostelero Mikel Salvador.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Mintzagun tailerren helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta euskaltegiek elkarlanean antolaturiko tailerrak dira.
Mintzagun tailerren egutegia (2020) urtarrila:
Urtarrilak 15
EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia)
16:30 - 18:00
943 449 680
Urtarrilak 21
PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
10:00 - 11:30
943 004 340
Urtarrilak 22
Xenpelar AEK (Errenteria)
17:00 - 18:30
943 340 233
Urtarrilak 23
Intxixu AEK (Oiartzun)
18:00 - 19:30
943 493 957
Urtarrilak 27
Txirrita AEK (Pasai Antxo)
19:00 - 20:30
943 525 545
Urtarrilak 29
Oroitzene AEK (Lezo)
18:15 - 19:45
943 519 144