Ostegun digitalak HABIAN!en

En octubre, con la ayuda de una asesora o asesor tecnológico, aprenderás a utilizar soluciones tecnológicas de forma gratuita que te servirán para tu empresa.

 

Oarsoaldea Garapen Agentziak OSTEGUN DIGITALAK izeneko egitasmoa abian jarriko du. Ekimena SPRIren "Inplantalariak" zerbitzuaren barne kokatzen da (Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzat IKT konponbideak - Inplantalariak”).

 

 

ostegun digitalak portada eusk

ostegun digitalak egunak eusk

Ostegun digitalak

Eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikientzat, teknologia berriak euren enpresan txertatzen lagundu eta teknologia horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko helburuz. Ekimen honetan honako taldekako aholkularitza saioak eskainiko dira:

Aholkularitza saioak taldeka

Zer ikasiko duzun

Ordutegia

Non

 

GAILU MUGIKORRAK–Enpresa arina mugimenduan

Nola gailu mugikorrek zure negozioa bizkortu eta eraginkorragoa egin dezaketen.

 

10:00-12:30

URRIAK 10

 

MikroENPRESAInterneten-SUSTATZE AKTIBOA

Interneten ezagutzera eman, bezero gehiagori ailegatu eta bezero bakoitzaren beharrei zuzendutako fideltasun kanpainiak prestatu

10:00-14:00

URRIAK 17

 

MikroENPRESA ERAGINKORRAGOA- BARNE KUDEAKETA OPTIMIZATUA

Lankideekin betebeharrak kudeatu eta lana eta dokumentuak elkarbanatu. Denbora aurreztu eta eraginkortasuna bultzatu. Lana, eskaerak edota bezeroekiko harremanak zein egoeratan dagoen ikuskatu, modu egokiago eta azkarrago batean informazio guzti hori aprobetxatzeko.

10:00-14:00

URRIAK 24

 

Mikroenpresarentzat ZIBER-SEGURTASUNA

Ingurune digitalaren erabilera ziurtatzen duten informazioa banakatzeko eta ziurtasunez nabigatzeko tresnak eta jarduerak  ezagutu eta ezarri itzazu zure enpresan.

10:00-14:00

URRIAK 31

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zure beharren arabera, saio batean edo gehiagoetan parte hartzeko aukera eskainiko da.

Taldeko saioak 5-8 parte hartzailerentzat izango dira. Bakoitzak bere portatila ekartzeko aukera izango du. Edozein kasutan, Oarsoaldea Garapen Agentziak portatila mailegatzeko aukera eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.

Nori zuzendua dago

Ekintzaileak, autonomoak eta enpresa txikiak

Aholkulari teknologiko baten laguntzaz, irtenbide teknologikoak ikasiko dituzu doan, zure negoziorako oso lagungarriak izango direnak

Ekimen honetan parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar.

Abantailak

Inplantalariak aholkularitza zerbitzua erabili duten enpresek emaitza hauek lortu dituzte:

  •          %60k bere markaren irudia hobetu du eta %75ek baino gehiagok bezero gehiago atzeman ditu.
  •          %47k bezero gehiago erakarri ditu interneten posizionatzeko eta sustatzeko kanal eta hedabide berriei esker.
  •          %43k enpresaren kudeaketa optimizatzen du eta %35ek bezeroarekiko arreta hobetzen du.
  •          %25ek salmentak hobetzen ditu bezeroak gusturago daudelako zerbitzuarekin.

Agenda

Ekimen hau 2019ko urrian eskainiko da, lau ostegunetan jarraian HABIAN! hazitegian, Errenteriako Torrekua eraikinean (Jautarkol plaza z/g, Errenteria)

 

Modulu bakoitzaren edukiak eta xehetasunak ikusi hemen

 

Argibideak eta izen-ematea

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan edo eman izena hemen

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean edo ondoko pdfan:

·         www.spri.eus, "MikroETEentzako Laguntzak".

·         Inplantariak.pdf


Oarsoaldea