Ezagutu gure eskualdea
Turismo saila
Ezagutu gure lurra
Oarsoaldea eskualdean turismoa dinamizatzen dugu. Gure eskualdeak paisaia eta ondare aberatsa du, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herriak nortasun handikoak dira, eta turismorako aukera ugari eskaintzen dituzte.
Gure identitate kulturalean oinarrituz, Oarsoaldeara bisitariak erakartzeko eta kalitatezko helmuga bihurtu dadin lanean dihardugu. Beti ere bertako enpresen lehiakortasuna hobetuz eta turismo jasangarriaren bitartez.
Sektore turistikoko enpresei laguntza
- Kalitate eta lehiakortasun programak kudeatzen, etengabeko hobekuntzak ezarri ditzaten beraien enpresetan.
- Dirulaguntzen informazioa ematen.
- Prestakuntzarako ikastaroak antolatzen edota hauen inguruko informazioa ematen.
- Material turistikoz hornitzen.
- Beraien zerbitzuen sustapena eta salmentan laguntzen.
Produktu edo zerbitzu turistikoak sortu edo hobetu egiten ditugu.
Eskualdea gune turistiko bezala ezagutarazteko proiektuak garatzen ditu Oarsoaldeak. Proiektu horiek turismo-azpiegitura hobetzea eta garatzea dute helburu.
Eskualdea ezagutzera ematen dugu, hemen eta kanpoan.
Turismo bulegoen kudeaketa (bisitariei arreta, eskualdean aisialdiko planak, erreserba zerbitzua)
Gure Turismo bulegoetan hainbat proposamen interesgarri aurkituko dituzu Oarsoaldea hobeto ezagutzeko edo zure ingurukoei erakusteko. Aholkularitza eskaintzen dugu, turistei nahiz eskualdeko herritarrei. Ostatuak, gastronomia, natur eta kultur baliabideak, jarduera agenda...
Bisitatu gure museoak
Mater ontzi museo ekoaktiboa
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Kantauri itsasoko atun ontzi klasiko bat da. Egurrez eraikia izan zen modu tradizionalak erabiliaz. Arrantzan ehunka bidaia egin ondoren, Itsas Gela elkarteak desegitetik libratu zuen, artisau-arrantzaren eta itsasoaren babesak duen garrantziaren inguruko ur gaineko museo bihurtzeko.
Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra
Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko meatze gunea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak, trenbide zaharraren bidea…
San Marko Gotorlekua
San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da.
Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa
Erakusketa egituratzeko musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuak. Mundu osoko musika-tresnak eta jostailuak zure eskura.
Luberri
Euskal Herriko historia geologikoa. Euskal geografiako fosilik esanguratsuenak ageri dira. Gainera, azken 600 milioi urtetan bizi izan ziren animaliei eta landareei buruzko informazio osoa dago.
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Pasaiako Badiaren sarreran (Gipuzkoan) ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA aurkitzen da, zaharberritutako ontziola batean kokatuta eta Jaizkibel lurrunezko draga zaharraren ondoan. Bazter magiko eta ezkutu honetan erriberako arotzek balio etnografiko eta historiko handiko itsasontziak zaharberritu eta eraikitzen dituzte.
Jantziaren Zentroa
Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen dio eta, aldi berean, Euskal Herriko eta Europako modaren historia eta janzkera ezagutzea.
Fanderiako errota - Ibaiaren etxea
Eraikin honek industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaera aditzera ematen du. Izan ere, dagoeneko XV. Mendean bertan kokatzen zen burdinolak uraren indarra erabiltzen zuen energia eragile gisa. Burdinola hori, urteetan zehar, fanderia, errota, irin eta pentsu-lantegia ere bilakatu zen.
Ezagutu gure eskualdea
- Eskualdean enpresa edo zerbitzu turistiko bat sortu nahi duzu?
- Gurekin lan egin nahi duzu?
- Aisialdiko plan bat egiteko laguntza behar duzu?
- Oarsoaldea turismo buletinan harpidetza egiteko
- Nahi duzunerako: jarri gurekin harremanetan!!